viaja con la musica ...: 2016 - Musica diferente, historias diferentes, ideas, paranoias, fotos, videos, ...

viernes, 16 de diciembre de 2016

Munduan bizitzeko txoko txiki bat bilatzen 2016






Aldaketa etengabeko munduan bat bateko kezka sortzen zait,
altxorrak aurkitu eta distiratsuenak ere ezin izan naute zoriontsu egin,
pasa dira urrezko garaiak,
horrela ikusten dut.

Milaka, segundoka,
une ezberdinak osatutako egunak bizi ditugu,
gauak ere pasa dira ilargia lagun izan dugularik.

Oraindik ere ilargiari hitz egiten diot, 
ez dakit zer den benetan kezkatzen nauena,
egin dudanakoari buruz kezkarik ezin dut izan 
bestela, ezin izango nituen bizi.


Bai sortzen zaizkidala milaka galdera, 
zergatiaren bila nabil oraindik,
bizitza berria sustraiei lotuta dirau
eurek osatu dezaketelako nire etorkizuna.

Eurek istorio berrien parte direlako, 
bideek nora naramaten ez dakidanean ere
bizitzea erabakitzen dut.

Ez dut altxorrik, 
pasa dira garai oparoak,
lasaitasuna bilatzen nabil,
hegaka oraina eta iraganaren erdian.

Baina ez naiz gutxiagotzen,
bizitzea izan da beti nire ametsa,
erabakiak ez dakit  onak edo txarrak izan diren, 
oraindik  ikasten ari naiz zelan bizitzen den.

Besarkada bat, 
hemen naiz,
munduan bizitzeko txoko txiki bat bilatzen.


"Bidailagun eskubidea daukazu
zoriontsu izan eta bizitzeko,
baietz esango nuke,
kaletik ondo ikusten zaizu,
egia esan inoiz baino hobe."
KEROBIA


Sayonara baby

Sayonara baby