viaja con la musica ...: Neu naiz ezezaguna, ez fidatzekoa... - Musica diferente, historias diferentes, ideas, paranoias, fotos, videos, ...

martes, 19 de abril de 2011

Neu naiz ezezaguna, ez fidatzekoa...















Koadrodun amantala,
ur beroak gorritutako eskuak,
lapiko langileen lurruna,
irrati haundiustekoaren zaratotsa,
lehortu arte xukatu beharreko
udako egunetako gosari ordua.

Lagunartera batu baino lehen
argibideen zerrenda bati hurrenkera berekoa
gogorarazten zenidan:

1-Ezezagunekin ez joateko, ez dagoela fidatzerik,
asmo okerreko jende asko dabilela munduan,
2-eskuak beti poltsikoetan gordetzeko,
3-lapurtzea bekatu dela ez bada bizirauteko,
4-niretzat gura ez dudana besteei ez desiratzeko,
5-erantzunen hasieran ezetz eta amaieran baietz esateko.

Buruarekin gora eta behera egiten nizun baina
igo beharreko maldak eta zuhaitzak zenbatzeko.
Orain orduko haiek gogoratzen ditut inon oheratzean...

Orain neu naiz ezezaguna,
ez fidatzekoa, asmo okerrekoa.
Orain maldak zein zuhaitzak igotzea baino
betebehar nekezagoak hartu ditut eta
berandu etxeratuko naiz, beranduegi ama...

0 comentarios:

Sayonara baby

Sayonara baby