Zazpi urte geldirik,
iragan nituen nik,
ezin eman pausorik.
Jo sendagilearengana,
hark berehala galdetu zidan:
Zertarako makuluak?
Nik erantzun: Elbarria naiz!
"Ez nau batere harritzen"
izan ziren haren hitzak,
saiatu zaitez ibiltzen.
Tramankulu hauek dira,
ibiltzen uzten ez dizutenak.
Tramankulu hauek dira,
zure traba nagusia.
Ausartu zaitez.
Saia ibiltzen.
Narras zaitez
lau hankatan.
Munstro bat zirudien,
barrezka, ozen, krudel.
bi makuluak hartzen.
Nire bizkarraren kontra
puskatzeaz batera morroiak,
barreari ezin eutsiz
bota zituen sutara.
Orain banabil,
orain badakit,
orain sendatuta nago.
Barre algara,
akuilu batek
osatu ninduelako.
Zenbaitetan bakarrik,
makilak ikustean,
ordu batzuk soilik,
motelago nabil, nabil...
Baina ibili...
Banabil...
Orain...
Que se te declaren
Hace 5 años
0 comentarios:
Publicar un comentario