viaja con la musica ...: Ez dugu misioa bete... - Musica diferente, historias diferentes, ideas, paranoias, fotos, videos, ...

martes, 22 de junio de 2010

Ez dugu misioa bete...

Rose Scargot ta Anna Grey,
Suit Van Hollerman
Tina eta Kapitaina
ta orain ni...
Asteroideen antzokian artista erahila aurkitu genuen hunetik,
telefono gorriak ez dio otsegiteari utzi.
Asko izan dira mezuak bidaia honetan,
baina bakarra zuretzako: "gauza sinestezinak aurkitu ditut hor kanpoan"
Belarriak behatz zulotan jarriz desagertzen ahalegindu ginen,
Barrura irteten saiatu ginen
baina galdera handiegiak egin dizkiogu gure buruari, gauza sinple baterako...
Azkenean orekaezin aurkitzen gara,
ez genuen jakin nor zen paperezko ontziaren kapitaina,
argiak ihes egin du eta horma txurira hil da,
"le monde est cruel" ohiukatzen zuen bitartean.
Hilen asanbladak gau hartan ezer ez egitea erabaki zuen,
baina ni ezin nintzen horrela geratu,
Eszenatokira igo nintzen nire azken funtzioa eskeintzeko
eta gero mundura zure billa atera nintzen.
Ahalegin guztiak alferrik, izan ere,
Gaur asteroideek norabide zuzenean kolpatu dute lurra...

Sayonara baby

Sayonara baby