viaja con la musica ...: Ezin dut... - Musica diferente, historias diferentes, ideas, paranoias, fotos, videos, ...

lunes, 28 de junio de 2010

Ezin dut...



Udaran ere ezin bururik altxa
Kolpeak leku guztietatik iristen dira gaur ere
Denbora daukaten gauza ederrena da
zure begi goibelen moduan
Baina denbora luzeegia da niretzako
dena moztu nahiko nuke orain eta hemen
esperantza-gailua izorratu zait
Ihes egin nahi dut, hemendik aldendu ahalik eta gehien
eta sekula ez itzuli
Agian egunek obeto tratatuko naute...
beste urteren batean...
Baina nire oinak lotuta daude
nire kideak kondenatuen egunsentian elkartuko dira
ni ez ordea, astro hilak beste bidetik eraman ninduen
ta nik sinetsi egin nion
Gaurkoan ere gaueko maskararik gabe billuzturik nago...
Munduak erortzen dira egunero nere bizitzan
euriaren antzera amiltzen dira
eta gehiago nik atzera begiratzerakoan
eroritakoak ikusiz eta erortzeko datozenak ikusita
beldurra ematen dit aurrera begiratzea
Behin nire lumak idatzi zuena egia da:
"etzazu atzera begiratu...itzalak irentsiko zaitu".
Berandu da horri kasu egiteko, izan ere
gauzek ez dute nahi genuen bidea artu...
Gaurkoan ere euria eta pertsonak bakarrik amiltzen dira itsasora...

P.D: Barkatu mr jai baño ezin dut ezer zoriontsua idatzi...

0 comentarios:

Sayonara baby

Sayonara baby